Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erreka zulora joan ginen Jack eta biok, korrika, oihuka, gure makila mehekin sasiak ebakiz, dantzan, zakurrak xaxatuz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.
Zaintzalea jauzika eta oihuka, ai ai ai!, dantzan ari balitz bezala, zango batetik bestera jauzika, zolari so. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 66. orr.
Irri eta oihuka ibili omen ziren jauregi hartan barrena. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 84. orr.
Oihuka agurtu dute beste bat, lankideek Goxoa deritzotena. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 53. orr.
Beatrizek oihuka jarraitzen du, baina mutila jadanik ez da gai zer esaten duen ulertzeko. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 179. orr.
Hurbildu ginenean, gure gainera etorri ziren, irainka, oihuka: [...]. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 48. orr.
-Esana zieat, ordea -esan dit Txominek haserre antzean-, oihuka ez ibiltzeko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 104. orr.
Oihuka segitzen nian eta erantzunik ez. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 115. orr.
Oihuka zerbait esan diodanean, are astindu bat eman diodanean, ez da iratzarri. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 15. orr.
Oihuka hasi zen bat-batean: "Zertan ari dira ume horiek! zer darabilte esku artean!". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.
Oihuka hasi nintzaion: "Abel, Abel, mintza hakit". Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 65. orr.
Segi! -entzun nuen Samuels jauna oihuka. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 74. orr.
-Horrela ikasiko duzue! -esan zigun azkenean oihuka. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 54. orr.
Slytheringo guztiak Hagriden aurka ari ziren oihuka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 99. orr.
Negarrez hasi ziren emakumeak, zotinka, min-oihuka, ibai indarrari beren malkoz irabazi nahian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.
Orduan gora-oihuka ekin genion, eta baita Big Joek ere, gutariko inork baino ozenago. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 43. orr.
Herbail-aulki baten erroten zirri-zarra isila hauteman zuen Agatak, eta Maddi amatxia hor zeukan ondoan, eni, eni, eni kukumixa-oihuka. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 303. orr.
ahots bat oihuka (4); atzetik oihuka (9); aurka oihuka (5); aurrean oihuka (5)
erdi oihuka (8); esan zidan oihuka (4); esan zion oihuka (6); esan zuen oihuka (14); hasi zen oihuka (14); hasi ziren oihuka (5)
ia oihuka (22); jendea oihuka (10); kontra oihuka (5); lasterka eta oihuka (5); minez oihuka (4); negar oihuka (4)
oihuka ari (108); oihuka ari zen (31); oihuka aritu (11); oihuka aritzen (6); oihuka atera (4)
oihuka egin (4); oihuka ekin (9); oihuka ekin zion (5); oihuka entzun (7); oihuka entzuten (5); oihuka erantzun (5); oihuka esan (24); oihuka esan zuen (7); oihuka esanez (7); oihuka esaten (18); oihuka esaten zuen (4); oihuka eskatzen (4); oihuka eta barrez (4); oihuka eta garrasika (7); oihuka eta irrintzika (4)
oihuka hasi (212); oihuka hasi zen (87); oihuka hasi ziren (42); oihuka hasi zitzaion (9); oihuka hasiko (12); oihuka hastea (6); oihuka hasteko (9); oihuka hasten (36); oihuka hasten zen (6)oihuka hitz egin (4); oihuka hitz egiten (4)
oihuka ia (5)
oihuka jarraitu (4)
oihuka mintzo (4)
oihuka segitzen (5)
oihuka zebilen (5)
poz oihuka (15); pozez oihuka (12); txaloka eta oihuka (5)