Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oihartzuntsu izond oihartzunez betea.
Horregatik du berebiziko garrantzia hots oihartzuntsuenak -oihartzun ozenenen oihartzun direnak- euskaratzeak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 187. orr.
Eta, ordu laurden baten buruan, olatuarena eginez, sumsum corda alai oihartzuntsua besterik ez zen entzun patio gotikoaren airean. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 124. orr.