Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oihanzain (orobat oihantzain; Euskaltzaindiaren Hiztegian oihanzain agertzen da) iz basozaina.
Badira ere mendian bizi direnak edo menditik bizi, laborari, artzain eta oihanzain. Herria 2004-04-29
Louis de Froidour oihanzain handiak. Herria 2005-12-22
Idazlea, Jacques Luquet oihanzaina, bera ere ttipi-ttipitik urtxo ihiztarien artean ibilia. Herria 2003-11-27
Hartzak artzainaren etsai, orkatz eta oreinak oihantzainen etsai, basurdeak laborarien etsai. Herria 2005-11-03
Ene oihantzain denbora laburra izan zen, zazpi urte bakarrik, Senperen oihantzain iragan nituen urteak ene biziko ederrenak kausitzen ditut. Herria 2004-10-21
2 (izenondo gisa)
Noiztenka, sardeak eta labana zorrotzak eskuetan, asaldatzen ziren funtzionario oihanzainak mehatxatuz. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 83. orr.