Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oihantxo iz basotxoa. ik oihantto.
Han urrun, oihantxoz eta ur-errotaz josiriko belardiez harantzago, berde eta urdin ageri ziren baso sarriak, itsasoaren edo lainoaren irudiko. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 364. orr.
Bi alboetatik, beraz, ezin ibil zitekeen, eta destakamenduak oihantxo haren aurretik pasa beharko derrigorrean, Irkutskeko bide nagusian zehar zetozenez gero. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.
Oihantxora hurbiltzerakoan, zaldien ibilera mantsotzen hasi zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.
2 irud/hed
Mutikoa emazte larruhasari begira egon zen; zangarteko ileek osatzen zuten oihantxoak fazinatzen zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 120. orr.