Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
oihalgile 1 iz oihalak egiten dituen pertsona.
Glasgow-n zegoen bat, oihalgile baten dendan, eta Belfasteko te-salerosle baten enplegatu zegoen bestea. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 230. orr.
Oihalik finenak bezala zahartzen zen, zeta fin eta antzinakoen antzera, zeinak egitean oihalgile trebeen familia oso batek bere amets guztiak oihal-zati hartan ehuntzen dituen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.
2 oihalak egiten diren lantegia. ik oihalgindegi.
Bergarako TAVEX (%3,87) Brasilgo Santista Textil oihalgilearekin bat egitera doa, kapitalaren %45 ordezkatzen duten akziodun nagusiek atzo jakinarazi zutenez. Berria - Ekonomia 2006-03-07