Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez urrutira joateko erregutu zigun obispoak, ez zela fidatzen bahitu zuen mutil oies hartaz. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 114. orr.
Hiriarekiko harremanetan elkarren arteko errespetuan bizi nahi zuen, eta min ematen zion berak baserritar oies deitzen zien horietakoek irain zezaten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 237. orr.
Trebetasun handiz atzipetu zituen kartzelako bere zaindari oiesak, eta, gorri-separatisten izutik ihesi zihoala, istripu zoritxarreko bat izan, eta hanka hautsi zuen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 135. orr.
Une horretan bertan txirrina jo zuten; etxejabea zen, gizaje oihes eta mutiria oso. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 25. orr.
Beste batek, halakoak eginez, oiesa eta gisagabea emango zukeen; hark ez; Tellagorrik berezkoak zituen gisagabekeriatik urruntzen zuten dotoretasuna eta leuntasuna. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.
Harryk "ene jenio gozakaitza" deitzen zion hari, baina izaera oiesa eta batzuetan borrokalaria gorabehera, zakar larderiatsu hura bene-benetako artista zen muinean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 51. orr.
Oraingo pintoreak denak omen dira zirriborro eta brotxakada oiesak, Malagako komunista farfaila hori legez. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 63. orr.
Hark esaten zuenez, gorputzari eman beharra zegoen bere premia miserable eta oiesak, eta espiritua garbi eduki. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 68. orr.
Gauetan nire pitxar oieseko ura izotz bihurtzeraino hozten zuen, eta sua piztea izaten zen, jakina, jantzi aurretik, nire lehenengo eginkizuna. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 67. orr.
Etena horren modu oiesean antzeztua ikusteak beharbada. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 18. orr.
Ohart nintzen irakasle izan nuenean ni berarekin hain oies portatu izanaren zerga zela nolanahi ere, baina ezin nuen gainetik kendu kontzientzia txarraren zama. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 320. orr.
Bere lana dela-eta kazetariak batzuetan oihes jokatu behar. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 254. orr.