Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ohoregabetu, ohoregabe(tu), ohoregabetzen da/du ad ohorea kendu edo galdu, ohoregabe bihurtu.
Bat-batean lorturiko botereaz izandako mozkorraldia, Bengalako gobernari ingelesen lehen belaunaldia ohoregabetu zuena, arrakastaz gainditu zuen zintzotasun moralaren ideal berri batek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.
Ohoregabeturik sentitzen zen, eta Sandrok, hori ikusirik, trapuzko pilota bat egin, katu bat zela adierazi, eta goizero jartzen zion mutur aurrean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.