Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ohoratu, ohora, ohoratzen 1 du ad ohore ekarri edo eman; begirune handiz tratatu. (jainkoak eta pertsonak)

Jende koxkortuak, berriz, jai bat dela, ezkontza herstea edo jainkoa ohoratzea dela, maiz aurpegia gorriz pintatzen du. Eta Merkurio jainkoa, ibiltarien patroia, zuten Erromanoek ohoratzen, harriak botatuz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 34. orr.

Irail hastapen huntan Ama Birjina ohoratzen da molde berezi batez.  Herria   2005-09-08

Jainkoak bizi luzea emanen die aita-amak ohoratzen dituztenei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 28. orr.

Zergatik eskatzen duzu zuk inoiz ohoratu ez duzunaren mesederik?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 59. orr.

-Zer sari eman behar zaio erregeak ohoratu nahi duen bati?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 139. orr.

Ohoratzen nauena dut ohoratuko; gutxiesten nautenak, aldiz, beheratu egingo ditut. gure ohidurek manatzen baitaukute zaharren ohoratzea, haien artatzea, belaunaldien arteko elkartasunak zerbait erran nahi baitu euskaldunentzat.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,30

Priszilianori dagokionez, berriz, bere sektak martiritzat ohoratu zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Iragan larunbat aratsean, 17 urte huntan preso dagon Filipe Bidart da ohoratua izan.  Herria   2005-04-21

Gisa horretan guziz ohoratua zen erregearen gortean Etxauz familia.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 155. orr.

Baduzu pilota munduan pilotari bat ohoratzen duzuna edo estimatzen?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 28. orr.

Whiskya ere hor ikusten dut, Kristinak arrotza ohoratzen jakin duen seinale.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 369. orr.

Tartaroen artean, emakumea zenbat eta gehiago prostituitu, orduan eta ohoratuagoa zen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 248. orr.

2 (aberak edo gauzak)

Indian ez dira behiak bakarrik ohoratuak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 172. orr.

-Zure presentziarekin ohoratu egiten duzu gure etxea, Kirxa jauna.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.

Borroka egingo dut, nire karitateak kaskartasuna ohoratzen duelakoan, Gizonari uko egin eta, horrela, norbanakoa betiko kaskartasunean espetxeratzen duen ororen kontra.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 185. orr.

Erlijio batek lanari uzteko agintzen duenean, ohoratzen duen izakiaren handitasuna baino kontuanago hartu behar ditu gizakien premiak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 138. orr.

Su haundi bat pizten da arrats hartan, ohidura zaharra da kasik mundu guzian, iguzkiaren gorapenkari, dantzak emaiten dira errondan edo jauziak suaren gainetik egiten, eguzkiaren ohoratzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 46. orr.

Ez didak eginen imajin ebakirik, ez ezein figurarik Zeruan garaian diraden gauzenik, edo beherean, lurrean, diradenenik; ez dituk haiek adoratuko, ez ohoratuko...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 108. orr.

Heldu den astelehenean dugu saindu guzien besta ohoratzen duguna.  Herria   2004-10-28

Urte guziz bezala Santiago Apostoloaren ohoretan uztailaren 25ean ohoratzen dira bestak Luzaiden.  Herria   2004-07-29

Igandean baginuzke bi besta ohoratzeko Itsasun.  Herria   2004-06-10

Txinatarrentzat etxean izaten duten aldarea bezala, non, makurka, arbasoen oroitzapena ohoratzen baitute.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 82. orr.

Gizonaren errespetu horrek ez zekarren nahitaez norbanakoaren kaskarkeriaren aurrean, ergelkeriaren edo ezjakintasunaren aurrean ahuspeztu behar lotsagarria, Jainkoaren Enbaxadore izate hori ohoratzen baitzen lehenik eta behin.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 172. orr.

San Franciscon Euskal Etxearen hogoi ta hirugarren urteburua berriz ere besta pollit batekin ohoratu dute.  Herria   2005-03-10

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus