Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zutabeen gaineko habe haiek berrogeita bost ziren, lerro bakoitzean hamabost, eta habe haien gainaldean zedrozko oholtza. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,3
Alboetan oholak zeuzkan, gainera, zeharka jarrita, eta horren gainean oholtza bat jartzen zen. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5190. orr.
Hotsek gidatuta, laster iritsi dira oholtza bat jartzen ari diren zelaira. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.
Oholtza gainean, arotz bat ari da azken mailukadak jotzen turkoen ate gaineko gortina gorriaren euskarriari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.
Irudietan, jendea oholtza gainean, kantuan eta testuak irakurtzen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 186. orr.
Eta begiratzean, erregea ikusi zuen oholtza gainean zutik, ohi zen bezala. Elizen arteko biblia 2 Erg 11,14
Teknikariak azken konexioak egiten ari dira oholtzan, argiak piztu-itzalika. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 228. orr.
Oholtzak 500 metro koadro hartzen du, eta opera, musika klasikoa, antzerkia edo beste edozein ikuskizun hartu dezake, eta hala ere mikrofonorik gabe ere erraz asko entzun litezke afoniko baten azalpen guztiak. Berria - Kultura 2004-01-06
Dantzarako oholtzak hutsik daude oraindik, eta paperezko mila bandera, bonbilla harietatik zintzilika, ozta mugitzen dira itsasotik datorren haize arinetan. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.
Eta Jagger euskaraz ibiliko balitz oholtzan saltoka? Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 180. orr.
Plaza erdi-erdian oholtza zegoen altxatuta eta haren gainean musikariak esertzeko aulkiak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.
Bat-batean atetxo bat zabaldu zen oholtzaren atzealdean, eta agure bat azaldu zen, oso dotore jantzia, eta haren ondoren bi laguntzaile gazte. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.
Emakume gazte bat ikusi genuen oholtza batean igota dantzan. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 266. orr.
Horregatik deitzen zela flamenko emakume gazteak oholtzaren gainean egindako dantza modua. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 267. orr.
Urka-bilurren ezkerraldera, oholtzaren albo batean, gizon patxadatsu bat zegoen, ahoan zeukan buztinezko pipari xurga eta xurga. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.
Altxatu oholtza, eta antzez iezadazue zeuen ikuskizunik hoberena. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 118. orr.
Oholtzak gillotina bat zuen erdigunean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 61. orr.
Urkamendian nengoen, oholtza baten gainean. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 61. orr.
Oholtzako emakumeak "I-25" esan zuen, eta aretoko norbaitek oihu egin zuen, "Bingo!". Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 83. orr.
Hondoan, tabernakuluaren atzean, harrizko oholtza baten gainean, gaitzeko errezel bat luzatzen zen lurretik bobedaraino, estatuaz eta azpierliebez zamatua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 168. orr.
Zaharrak, kopetilun, begirada galdua zeukan zoruko oholtzan; gazteak, aldiz, urduri zerabilen eskuetan mahaitik jasotako kartazal barrubigunezkoa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 279. orr.
Beste leku batzuetan, ezin alde batera utzi ur geldia, eta bidea gainetik igarotzen zen, baina ez zubien bitartez, oholtza kulunkariez baizik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.
Eta beldur nintzen ez ote gintuen egunen batean eszenara aterako, eszenara edo arratsik hoberenetan bere ekitaldia ematen zuen kaka-oholtza haietara, hobeto. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 17. orr.
erdian oholtza (3); oholtza bat jartzen (4); oholtza baten gainean (8); oholtza gainean (101); oholtza gaineko (13); oholtza gainera (35); oholtza gainera igo (11); oholtza gainera igotako (3); oholtza gainetik (9); oholtza handian (11); oholtza inguruan (4); oholtza moduko (3); oholtza nagusian (3); oholtza ttipian (7)
igo ziren oholtzara (9); igoko da oholtzara (4); igoko dira oholtzara (3); oholtzara igo (19); oholtzara igo zen (5)
oholtzaren gainean (18); oholtzaren gainean zutik (3); oholtzaren gainetik (4)