Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Azkenean, izaren artean limurtu zen, amiñika-amiñika, oheko oholtxoek kirrinkarik egin ez zezaten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.
Bazirudien etxeen jabeek berek kendu zituztela teilatuetako haga eta oholtxoak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.
Hark oholtxo bat eskatu zuen eta bertan idatzi: "Joan du izena". Elizen arteko biblia Lk 1,63
Idatz ezazu hau oholtxoan eta egin zigilaturiko agiria, gerorako geldi dadin, betiko lekukotzat. Elizen arteko biblia Is 30,8
Puskatutako zatiak atzera elkartu eta igeltsuz edo oholtxo baten laguntzaz lotzen badira, hobeto osatzen da hezurra. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 31. orr.
Berriro konorteratu nintzenean, oholtxo pare batez loturik neukan hanka, zurrun. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.
Xaboi-ontziaren atzean, sei edo zazpi oholtxo, batetik besterako hutsarte meharretan bizar-labanak sartzeko jarriak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.
Gurdira igo, oholtxoaren kontra jarri, zeharka eserita, eta zaldiaren bridak hartu zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.
Clémencek asmo gaiztoko txantxak egitea atsegin zuen, eta, egun batez, salmenta oholtxoetan, gorteko jaun-andrerik ezagunenen izenak paratu zituen esleituriko oilar, arraia eta berdelen parean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 349. orr.