Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ohitura ez zen hurrengo mendeetan galdu; aitzitik, berritu eta indartu egin zen gerraren bat edo pertsekuzioren bat sortu zenero. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 53. orr.
Barre egiteko ohitura galdu dugu, egiaz barre egitekoa, esan nahi dut. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 195. orr.
Jimmyrenera bakarrik joateko ohitura hartu zuen Hazelek, bestelako konpromisorik ez zuenean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 164. orr.
Amona Erikak zioenez, Ingo hil zenean hartu zuten ohitura hori. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 36. orr.
Armadan zerbitzatu zuenean hartu zuen erretzeko ohitura. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.
Aspaldi konturatua zen gizonen ohitura eta ahulezia berak zituztela deabruek. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 28. orr.
Belatzak, saiak eta gizonarengandik urrun bizitzeko ohitura duten beste hainbat piztia. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 72. orr.
Hau ez zen gertatzen lehenago, gurasoek ohitura baitzuten beti gaizki esandako esaldiak zuzentzeko. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 166. orr.
Horretara, adibidez, erregeak ohitura du hiriko kaleetatik zehar zaldi gainean besterik ez ibiltzeko. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.
Lehendiko ohitura baitzuten adiskideek Camillaren baranoan biltzekoa, hura mirestera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 203. orr.
Indioek aspaldidanik zuten ohitura hori. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 189. orr.
Errespetatu eta bete nahi nuke nik ere ohitura hori, baina ez dakit gauza izango ote naizen baraurik egoteko eguzkia zeruan dagoen bitartean. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 95. orr.
Ohitura aldatu neban eta bazirudian Kilkenny-gaz hobeto nenbilela. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 49. orr.
Ohitura bihurtu zen eskolen ondotik ikasgelan gelditzea, elkarrekin solasean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 70. orr.
Gure ohitura eta usadioei egotzi zaie ezkontza makurrak sustatzea. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 69. orr.
Noiz eta ezkontzaren inguruko berritasunak berri izaiteari uzten baitio, galtzen da liluramendua eta gibeletik dator ohitura eta ohituraren ohitura, zeina baita amorioarentzat, nola lehortea zuhaitzarentzat. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 471. orr.
Haren oinatzei jarraiki behar zatzaizkiote, haren erlijioa besarkatu eta beraren ohiturak gorde behar dituzue. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 61. orr.
Gu, aldiz, geure bizia eta ohiturak defendatzeko borrokatzen gara. Elizen arteko biblia 1 M 3,21
Zure legeak bizioak zuzentzeko eta ohiturak arautzeko baizik ez dira eginak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.
Esan daiteke merkataritzaren legeek hobetu egiten dituztela ohiturak, eta aldi berean, lege horiek hondatu egin ditzaketela ohiturak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.
Ohiturek onartzen duten familiartasuna da. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 206. orr.
Ez bedi inor harri, beraz, gure ohiturak antzina genituenak bezain ankerrak ez direlako. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.
Erroztapenak, izan ere, ohituren eta tradizioen zama zanpatzailea esan nahi du. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 180. orr.
Gizon ordenatu eta ohituren zalea zarela erakutsi zenidan. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 28. orr.
Errutina da ohituren herdoila. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 115. orr.
Ohitura ona da irakurri ahala oharrak hartzea eta fitxetan biltzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 348. orr.
Kontratua egiteko askatasuna ezin beste ezerk ere mugatu, justizia, ohitura on eta onura publikoak baino. Berria - Kultura 2006-03-26
Jokabide hori ohitura gaizto bihurtu baldin bazaio, hutsegitearen neurriko penitentzia ezar biezaio abadesak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1185. orr.
Ohitura gaiztoko jendeak nituen inguruan, eta haien bizioak imitatu nituen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 90. orr.
Gizarte batetik jasoriko adierazpide oro, hasteko, beti ohitura kolektibo batean oinarritzen da, edo gauza bera dena, egiunean. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 98. orr.
Beharbada, aspaldiko ohitura bat berritzeko aukera ematen zielako. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 53. orr.
Honek, neskalaguntzera joandako mutila harrika hartzeko ohitura ez aspaldiko hura dakar gogora. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 271. orr.
Izan ere, ohitura ezin txarrago hau alde guztietan errotu da kristau deitzen direnen artean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 181. orr.
Elkarri bisitak egiteko ohitura ezin lotsagarriagoa hartu dute denek. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 181. orr.
Antonio ere, aita bezalaxe, itsas lanetan hasi zen, eta ez-ohiko ohitura bat hartu zuen: bere itsasaldietan libururen bat edo bertze eramaitekoa. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 518. orr.
Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte. Elizen arteko biblia 1 Ko 15,33
Merkataritzak galbidean jartzen ditu ohitura garbiak: horra Platonen kexen gaia; baina gizabideratu eta leundu egiten ditu ohitura barbaroak, egunero ikusi ohi dugunez. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.
Ohitura zaharrak esaten baitu: erregearen eskuak sendagile eskuak dira. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 166. orr.
Atzerritarren ohitura higuingarriei jarraituz. Elizen arteko biblia 2 Kro 28,3
Lege hauek indarrean dauden egun beretik, Erromako legeak, ordenantzak, ohitura orokor zein bereiziak, estatutuak eta araudiak indargabe geratzen dira. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.
Etxera taxiz itzuli zen, ohitura diru-aurrezaleak dituen gizona izanik ere, ez zen gutxiagorako, lehenbailehen nahi zuelako bere mahai aurrean eseri, telefonoa hartu eta Maria Sararen zenbakia markatu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 256. orr.
Greziar ohiturak eta arrotzen joerak oso indartsu sartu ziren. Elizen arteko biblia 2 M 4,13
Gure zuzenbide politikoan gehiago sakontzea ezinezkoa denez baldin eta herri germaniarren lege eta ohiturak guztiz ondo ezagutzen ez badira, gelditu egingo naiz une batez, ohitura eta lege horiek aztertzeko. Bateko ohiturak eta besteko zuzenbide idatzia, bitarikoa zen Frantziako antolamendu juridikoa eta beharrena, agi denez, bi egitura horien arteko transakzioa. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 288. orr.
Ohiturak, ekitatea, zuzenbide goiburuak eta jurisprudentziak saihestezinak dira lege zibilaren aplikazioan, beste horiek bigarren mailan kokatuta badaude ere, lege zibil horren aurrean. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.
Gizakiak harrigarriro atxikitzen zaizkie beren lege eta ohiturei; hauek dira nazio bakoitzaren zorionaren egile. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 176. orr.
Hain zetozen bat legeak ohiturekin, non legeok ez baitzuten bidegabe askorik egin, nahiz berez bidegabeak izan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 208. orr.
Gure helburua ohiturak legeei lotzea izan da; orobat, familia izpiritua zabaltzea, hori ere, esanak esan, herriaren izpirituaren aldaera baita. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 96. orr.
Zer dira legeak, ohiturak gabe? galdetzen baitzion honek [Tazitok] bere buruari. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 85. orr.
Tokian tokiko ohiturak; herri barbaroen eta erromatar zuzenbidearen aldaketa. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 202. orr.
Eta hainbeste lege erortzean, ohiturak sortu ziren nonahi. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 202. orr.
Bertako ohitura, lege zaharra, usadioa, legeak eta ohiturak aipatzen dira agiriotan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 202. orr.
San Luisen erregealdian eta ondorengoetan, legegizon abilek, hala nola Défontaines, Beaumanoir eta beste batzuek, idatziz jarri zituzten beren barrutietako ohiturak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 248. orr.
Halakoxea zen garai hartan gure ohitura-zuzenbide idatzia. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 248. orr.
Gaztela aldean ere gorde ei da abuztuko ohitura-eskola hau, edo honen antzerakoa. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 15. orr.
Aro Heroikoa gizarte-interregno bat dela, non bizitza primitiboaren aztura tradizionalak galdu diren, oraindik ez duelarik "ohitura-molde" berririk eratu zibilizazio jaio berriak edo erlijio nagusi jaio berriak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.
Lehenbizi eliminazio-dietak izan ziren, gero magnesioa eta B6 bitamina, gero tinkatze behartua, gero baldintzapen eragilea eta ohitura-aldaketa. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 243. orr.
Gutxitan gordetzen dituzte horiek, taldetxoek arinki askatzen dituzten negozioetan, halako ganora edo arreta, hain zuzen ere, moralak agintzen dituenak ohitura arloetan. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 72. orr.
Ohitura-falta izango da igual. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 59. orr.
Lege testu horiek, Lapurdin eta Zuberoan, herri ohituren bilketak ziren, Lapurdin 1510. urtean eta Zuberoan 1520. urtean gaskoineraz -orduko hizkuntza ofizialaz- idatziak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 33. orr.
Gizarte ohitura horri jarraiki, XVIII. mendean gutun bidezko nobelak bilakaera luzea ezagutu zuen Frantzian; ahots bakarreko gutunetatik, ahots anitzeko gutunetara. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 14. orr.
Ez ditugu beteko erregearen aginduak, ez eta aldatuko ere ezertan geure erlijio-ohiturak. Elizen arteko biblia 1 M 2,22
Hizkuntza, negozio-ohiturak, legedia edo marketin prozedurak oso desberdinak direnean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.
Konponezinak eta krisiak nahitaez gertatzen direla, baldin eta "bizitza osoko pertzepzio-ohitura eta -estrategiak" aldatu behar badira. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.
Dokumentuaren egileek itsas ugaztunen elikadura ohituren jarraipena egin dute azken hilabeteetan. Berria - Gaiak 2004-07-20
Baliabideak erabiltzeko modua eta kontsumo-ohiturak aldatzea. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.
Animalien aurkako sukaldaritza ohitura anker bezain matxista honen aurka jo zuen argi eta garbi aldizkari hark. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 49. orr.
Elezaharrak dioenez, harrika hil zuten, juduen kastigu-ohitura zenez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.
Eta inoiz ez diot barkatuko neure herriari, ijito ohitura kobarde hori. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.
Raniero kardinal diakonoak -buru argiko gizon, jainko-zaletasunaz eta bizi-ohiturez ospetsuak- hitz-etorri santuz eta malkoz haien azalpena egin zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.
Ohiturazko zuzenbidearen aurrean, lege arrazoidun horrek idatzian du euskarria, idatzia baita ororen zimentarri eta egontokia. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 17. orr.
Nahiz eta gure artean ohiturazko zuzenbidea erromatar zuzenbidearen kontrakotzat hartu ohi den [...] egia da, hala ere, erromatar zuzenbidearen hainbat xedapen gure ohituretan sartu zirela, batez ere idazketa berriak egin zirenean. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 248. orr.
Arrotza baitzen nire lagunartean, arrats hartan jendez eskastuan, ohiturazko begiramenak zor zizkidan; hala, afaltzera joan ginenean, eskua eskaini zidan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 272. orr.
Ohiturazko film honek pertsonaien arteko joan-etorriak kontatzen ditu, anekdotario indartsua eta harrigarria erabiliz. Berria - Kultura 2006-03-22
Bertute ohiturazkoek, naturazkoek edo goi-isurizkoek zikintzen eta zahartzen dute izpiritua. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 76. orr.
Deliberatu zuen ezen amodiozko edo adiskidantzazko loturak laxatuak edo hautsiak zirela jadanik, eta soilik beren buruei zieten maitasun loturek eta ohiturazkoek zutela oraino indar poxi bat. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 237. orr.
Baina maitasun hori, hutsal, senezko eta ohiturazkoa izan beharrean, borondatezkoa da, argudiatua, logikoa. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 151. orr.
Errepikatzearen poderioz ohiturazko bihurtu den zerbait: Spinozaren "etika". Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 7. orr.
Poliziek lasai ziruditen, ohiturazko gertakari baten aurrean baleude bezala. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 137. orr.
Ohitura zen enperadoreak zenbait lege zibiletatik salbuestea. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.
Irakaskuntzan ohitura da razionalismoa eta enpirismoa kontrajartzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.
Ohitura zen Gabon gauean haustegiko errautsa hartu eta soroetan zabaltzea. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 146. orr.
Hemengo ohitura baita gosaltzeko bildu eta elkarrengandik bereizi baino lehen gutunak noiz helduko igurikatzea. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 117. orr.
Mundu guztiak dakienez, ohitura izaten da hori probintzietako dantzaldi guztietan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 251. orr.
Ohitura du Aulki apostoliko honek eske datozkionen nahi jainkotiar eta desira egokiei harrera on egitea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1175. orr.
Gogoz ikasten zituen Talmuda eta Thora, juduek ohitura duten bezala, eta errabinoa edo holako zerbait izan nahi zuen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 78. orr.
antzinako ohitura (4); aritzeko ohitura (4); aspaldiko ohitura (20); begiratzeko ohitura (4); betiko ohitura (5); biltzeko ohitura (5); bizitzeko ohitura (24); botatzeko ohitura (5); deitzeko ohitura (5)
edateko ohitura (9); egiteko ohitura (55); egiteko ohitura hartu (5); egoteko ohitura (9); emateko ohitura (15); erabiltzeko ohitura (10); eramateko ohitura (6); erosteko ohitura (4); esateko ohitura (13); etortzeko ohitura (4); euskaraz irakurtzeko ohitura (4); garaiko ohitura (4); garbitzeko ohitura (4); geratzeko ohitura (4); hitz egiteko ohitura (9)
ibiltzeko ohitura (21); idazteko ohitura (9); igarotzeko ohitura (4); ikusteko ohitura (8); irakurtzeko ohitura (22); izateko ohitura (6); janzteko ohitura (4); jartzeko ohitura (8); jateko ohitura (15); joateko ohitura (26); joateko ohitura hartu (4); jokatzeko ohitura (8); jotzeko ohitura (17)
ohitura aldaketa (5); ohitura aldatu (4) ohitura baitzuen (7); ohitura berri (12); ohitura berri bat (8); ohitura berriak (4); ohitura bihurtu (12); ohitura bilakatu (8); ohitura bilakatu da (4); ohitura bitxi (5); ohitura da (23); ohitura dago (5); ohitura dauka (4); ohitura den bezala (11); ohitura denez (4); ohitura du (21); ohitura dute (28)
ohitura eta usadio (5); ohitura eta usantza (6); ohitura falta (14); ohitura faltagatik (4); ohitura gaizto (4); ohitura galdu (8); ohitura gutxi (5); ohitura guztiak (10); ohitura handia (13); ohitura handiagoa (5); ohitura handirik (11); ohitura hartu (51); ohitura hartu genuen (4); ohitura hartu zuen (16); ohitura hartua (6); ohitura hartzen (4); ohitura hura baitzuen (4); ohitura hutsez (4)
ohitura izan (8); ohitura izango (6); ohitura izaten (9); ohitura kontua (5)
ohitura on (7); ohitura ona (6); ohitura onak (20); ohitura onen (7); ohitura oso (6); ohitura txar (11); ohitura txarra (10); ohitura txarrak (10)
ohitura zahar (8); ohitura zaharra (8); ohitura zaharrak (15); ohitura zaharren (4); ohitura zaharretan (4); ohitura zela (7); ohitura zeukan (13); ohitura zuen (63)
sartzeko ohitura (5)
urrun bizitzeko ohitura (18); uzteko ohitura (5)
animalien ohiturak (4); garraio ohiturak (4); greziar ohiturak (5); kontsumo ohiturak (9); lege eta ohiturak (4)
ohiturak aldatu (18); ohiturak aldatuz (4); ohiturak aldatzea (7); ohiturak aldatzeko (7); ohiturak aldatzen (11); ohiturak baztertu (4); ohiturak hartu (4)
tokiko ohiturak (4)
ohituraren arabera (17); ohituraren indarrez (5); ohituraren kontra (7); ohituraren ohituraz (5); ohituraren poderioz (6)
ohiturari jarraiki (14); ohiturari jarraikiz (6); ohiturari jarraituz (30); urteetako ohiturari jarraituz (4)
ohiturei buruz (7); ohiturei buruzko (4)
ohituren arabera (19); ohituren kontra (6)