Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Askok burrukan eta minez aieneka dihardute eta, panterak edo lehoi ohilak haginka jango balitu bezala, dena ulu beldurgarriz betetzen dute. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 289. orr.
Hesperideen urrezko sagar distiratsuen jagoleak, begirada oker eta gorputz izugarriko dragoi ohil zuhaitz-gerriari besarkatuak. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 311. orr.
Guk ohil eta barbarotzat jotzen dugun askok, "guk adina edo gehiago darabil arrazoimena". Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 113. orr.
Eta nahiz eta kanporantz lehertu ez, haizearen oldarra bera eta bere eraso ohila lurraren zulo ugarietan zehar hedatzen da, dardararen ondorengo izua bezala. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 427. orr.
Gurutzada ohil bat izan da Estatu moderno espainolaren sorkuntza. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.