Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hona hemen erre-opariei buruzko ohikunea: erre-oparia gau osoan egongo da erretzen aldare gainean; aldareko sua ez da itzaliko. Elizen arteko biblia Lb 6,2
Ohikuneari zehatz-mehatz lotuz ospatuko du Pazkoa. Elizen arteko biblia Zen 9,12
Ohikune hauek egin ondoren, lurrean ahozpezturik, otoitz egin zioten Jaunari. Elizen arteko biblia 2 M 10,4
Ohikune hau ospatzen jarraituko duzue, Jaunak, bere hitza betez, emango dizuen lurraldean sartzen zaretenean. Elizen arteko biblia Ir 12,25
Lehenengo itunak bazituen bere kultu-ohikuneak eta bere lurreko santutegia. Elizen arteko biblia Heb 9,1
Zazpi egunez egingo dituzu garbikuntza- eta sagarapen-ohikuneak; horrela, guztiz sakratua izango da aldarea, eta hori ukitzen duena ere sakratu gertatuko da. Elizen arteko biblia Ir 29,37
Haien ordez, beste belaunaldi bat sortarazi zuen Jainkoak, eta hauek erdaindu zituen Josuek, bidean ez baitzuten erdainkuntza-ohikunea inoiz ere egin. Elizen arteko biblia Jos 5,7
Apaiz nagusia haren alde barkamen-ohikunea egiten ari zen bitartean, lehengo bi gazteak agertu zitzaizkion Heliodorori. Elizen arteko biblia 2 M 3,33
Apaizek eta lebitarrek, guztiek batera, garbikuntza-ohikuneak beteak zituzten; beraz, garbi zeuden guztiak. Elizen arteko biblia Esd 6,20