Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezin zuen ulertu sendagileak erakusten zuen ohikeria eta normaltasuna. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 72. orr.
Mundua bestelakoa da egun, hiriak bestelako beharrak ditu eta horretaz baliatu behar dugu, ohikeriatan gelditu gabe. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 39. orr.
Edozer gauza eguneroko ohikeriatik alde egiteko, ez duzue uste? Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 78. orr.
Izena ohikeria hutsez eskatzen dutela -"holako eta halakoren bulegoa; noren partetik, mesedez?"-, automatikoki, baina ez diotela jakinarazten deia doakionari, nirea bezala luzea eta korapilatsua denean batez ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 185. orr.
-Zabarkeriari eta ohikeriari amore emateagatik galdu dugunaz konturatzeko. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 240. orr.