Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Funtsezko bulkoa gaiztotu bada, dena, ohartuki edo ohartzeke, gaiztotu egin ohi da. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 102. orr.
Ohartzeke hilotz bilakatzen haiz! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 116. orr.
Bere laborategian teorizatzen duen fede oneko zientzialaritik, ohartzeke pasatzen gara kriminal hutsera. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 156. orr.
Unibertsitateko bulegoan nengoen, hiri zaharreko eraikinean, eta testuaren korapiloak askatu nahian joan zitzaidan arratsaldea, denboraren iraganaz ohartzeke. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 264. orr.
Sasoi hartan arte-munduan hain erabilia zen performance-aren bertso-bertsioa egin nahi genuen nonbait, ohartzeke, gureak beti izan direla performance, bai hitza ezagutu aurretik eta bai gerora. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 161. orr.