Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurelianok hitzei eutsi zien, baina honako ohartarazpen hau ezarri zion aurrez: [...]. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 143. orr.
Joan zen abenduan ohartarazpena egin zion batzordeak konpainiari: salaketei otsailaren 15a baino lehenago erantzun, edo bi milioi euroko isuna ordaindu egunero. Berria - Gaiak 2006-02-03
Oso ohartarazpen argia da: klima aldaketa abian da eta larriagotzen ari da. Berria - Gaiak 2004-11-11
Gero txosten bat bidali zuen Hradecera eta niri ohartarazpen bat iritsi zitzaidan. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.
Hilaren 4 an Jiménez Velasco Aguraineko notarioaren ohartarazpen bat jaso nuen, egun horretan ireki behar zutela nire izenean ezarritako dokumentua, 1885etik han zegoena gordeta. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 44. orr.
-Kondenatuari sententziaren ohartarazpena sinarazten ahaztu zitzaian. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 258. orr.
Alkateari egindako ohartarazpen bat soilik espero zuten askok. Berria - Gaiak 2004-08-13
Uste dut badela hor mezu bat guretzat, ohartarazpen moduko bat, nola jokatu beharko genukeen esaten ari zaiguna. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 178. orr.