Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Onartzera gutarik batzuek Jainko guztiz on eta handiaren aldera gure esker tzarra, oharkabekeria eta ausartzia erakutsi dugula, tipien ordez handiak hautatuz eta berdin ongiaren ordez gaizkia eta hoberenaren ordez tzarrena. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 54. orr.
Jasanezinak zaizkio beren buruan zorri nazionalistak sumatzen ez eta hedabideetatik besteen bartzak arenga belikoz ito nahian dabiltzanak; izan ere, oharkabekeria horrek nazionalismorik gaiztoenean ditu amiltzen, inperialista kutsukoan alegia. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 119. orr.
Deus gutiri ohartzen naiz egun, ez naiz fleitean, eta bide xuxena hutseginik, bi edo hiru kilometroz errepidea segitu dut, baina kexatu gabe, honelakoa baita, eta ohikoa, ene ohargabekeria, eta ez bainaiz nihaurekin kalapitan beti ariko. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.