Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aipatzen du ere [...] Ponte de Mulla deitzen duen zubia, hots, Pisuerga gainditzen duten hamaika arkuek finkatzen duten zubi ohargarria. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 124. orr.
Iraultzaren ostean, frantziar legeriak aldaketa ohargarriak izan ditu. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 56. orr.
Beste gauza bat ohargarria: garai hartako jendea ez zela batere uzkur harat eta hunat ibiltzeko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.
Afixan, ordea, ez zegoen gauza ohargarri askorik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 26. orr.
Antzekotasun-puntu horiek desberdintasun ohargarri batek, behintzat, orekatzen ditu. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 215. orr.
Hemeretzigarren mendean susperraldi moral ohargarria lortu zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.
Banuen halaber gertaera guztiz ohargarri baten berri, alegia, Usher arrazaren leinuak ez zuela inoiz albo-adar iraunkorrik sortu. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 33. orr.
Zenbaki edo xifre ohargarri bat: 300.000 beilari iragaiten dira hemendik urtean! Herria 2005-07-28
Urte betetze ohargarri horren ospatzeko, [...]. Herria 2002-12-26
Hortik datoz glosei erantsi oharñoak, gero barreiatuak direnak Azpilkuetaren beraren idazlanen irazkia ehotzen duten "Notabilia" ohargarrietan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 16. orr.
Sigala apeza, Périgueux-ko meraren axuanta, filosofia erakaslea, presuna ohargarria eta maitagarria, nehon baldin bazen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 130. orr.
Bere zerbitzura gizon ohargarriak erakartzen ditu, administrazio sekularrean beren talentuarentzako lekua aurkitzen porrot egindakoak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.
Ezpain ertzaren luzadura, ozta-ozta ohargarria bisaia itxuraz neutroan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.
Emazte zenbait hautetsiak izan direla eta ezkerraldekoek tanto zenbait irabazi ditzutela, hori da gehienik ohargarri. Herria 2001-09-27
Ohargarri da bestalde, gero ta gehiago jende heldu dela beila hortarat kanpotik. Herria 2003-09-11
Ohargarri da, zenbeit denbora hauetan, gure ordezkariak guti baizik ez dutela parte hartzen biltzarre horietan. Herria 2004-09-30
Bereziki ohargarri zaigu Jose Maria Arizmendiarrieta zenak abiatu urratsaren garapen itzela. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 136. orr.
Ni oso isilik nengoen, niregan batere ohikoa ez dena, eta ziurrenik ohargarri irudituko zaiena. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 126. orr.
Loditasunean ere landu daiteke, ordea, gainazala; hartan jartzen den gai kopurua, haren trinkotasuna eta materialtasuna ohargarri bihurtuz lortuko da adierazkor egitea. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 262. orr.
Horietan ohargarria izan da mariñelen lana. Herria 2004-10-28
Erabat ohargarria da zerbait existitzen dela aurresuposatzean zerbait halabeharrez ere existitzen dela dioen ondorioztapena ezin saihestea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 221. orr.
· Ohargarriena, ikastolaren egoitza eraiki düala. Herria 2002-10-10
Gehigarri honen 1. partea frogatzen da 14. gehigarriko gure Ohargarriarentzat aitzinatu ditugun argudioekin. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 135. orr.
Egia dioela urrunago jarriko den seigarren Ohargarriak Erromako Aita Sainduak berak larderiatzen ahal duela laiko nornahi. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 141. orr.
Gure Ohargarri honetan jadanik eman ditugun kasik argudio guztiei esker. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 129. orr.
ohargarri da (23); ohargarri izan da (3)
gauza ohargarria (4); ohargarria da (20); zinez ohargarria (3)