Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez du ez gela ez ohantzea inorekin partekatu behar. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.
Gero, aretoan Faramir etzateko ohantzea presta zezatela agindu zuen, bai eta joan zitezela ere. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 111. orr.
Ohantze edo ohe moduko bat zeukan Prokusto hark, bere neurri-neurrikoa. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 115. orr.
Gauak, berriz, ohantzean itzulika higatzen zituen, bere lotsagabekeria goratik madarikatzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.
Ohantzeko lasto gainean bilatu nuen jarlekua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.
Behin kokaturik, berriz, ohantze hotza izanen zuen maizago esperoan, epela baino, Garrüzeko gau luzeetan. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 66. orr.
Goiko solairuko gelatan ohantze gogorren ilarak zeuden, eta horma bakoitzean kartel eta arau-zerrenda bana. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 350. orr.
Etxeko neskatoak mintzaira horren eskolak eman zizkion bere ohantzean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 57. orr.
Bizkarra gogotik berotu zidan, hainbertze berotu, bi egunez egon bainintzen ohantzetik jaiki ezinik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 103. orr.
Tronua hutsik aurkitu zuten, eta haren aurrean Théoden Markako Erregea zetzan, zeremoniazko ohantzean: hamabi zuzik eta hamabi zaintzailek inguratzen zuten ohantzea. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 168. orr.
Oheratu umetxoak ta egizu lo bakean / etzanik dago Po erraldoi baten moduan / Jainkoak egin dion lur-ohantze handian. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 39. orr.
Ezereza, izen baten dina egiten den momentutik, izatearen ohantzean etzaten da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.
Egundainotik ainarak ohantze ezkaratzean. Herria 2005-12-29
Gaur egun / ez dator kukurik Ama Birjina martxokoz, / enarek ezin dute ohantzerik zulatu zementuan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 181. orr.
Beharbada, Magalirekin ezkondurik, ohantze berri bat muntatuko genuela, bosgarren estaiko hura baino aise pollitagoa. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 108. orr.
Ez dugu sekulan ohantze bat egiten ahalko eta haurrik gabe geldituko gira. Herria 2005-04-14
Goresmen beroenak espos berrieri eta beren familieri eta bizi ditela urostasunean ene auzoko ohantze pollitean. Herria 2002-09-12
-Ene ohantzean, zure etxen zara, pena dut haatik ez baitizut aterbe pollitagoa eskaintzen ahal. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 111. orr.
Bere ohantzea han berean badu ere, Parisen badauka egoitzaño bat. Herria 2004-01-29
Eta hantxe egon ziren gizonak mugitzeke, burua makurtuta, hil-ohantze bateko erostarien gisara. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 118. orr.