Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ogitxo 1 iz ogi txikia.
Egunen batzuk jan gabe eduki ondoren eman zizkieten sardina lata bat hiruko bakoitzarentzat eta ogitxo bat bostentzat. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 43. orr.
Han egon zen garizuma osoan ez jan eta ez edan, ogitxo haietako baten erdia izan ezik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 956. orr.
Ostatuaren beheko aldean denda txiki batzuk zeuden, non sokak, uztai-formako ogitxoak eta zamarientzako lepokoak saltzen baitzituzten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Ez zioten xanpainarik eman Nofuturi; bai, ordea, ezti-ogitxoz mukuru betetako plater bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 205. orr.