Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ogerleko (orobat hogerleko g.er.) iz hogei errealeko diru zaharra, bost pezetaren baliokidea.
Bikario hark hartzen zuen bere soldata, aldatzen zuen zilarrera, eta ogerleko eta pezeten mordoxka bat osatuz uzten zuen mahaiaren gainean, ez oso handia, soldata ez baitzen altua. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 42. orr.
Bi egun pasa zituen eta 30 ogerleko kobratuta etorri etxera. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 35. orr.
Ogerleko bakar bat ere ez zait kostatu. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 132. orr.
Kobratzaileari pezeta bat, edo bi, eta geroago ogerlekoa ordaintzen zitzaion. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 82. orr.
Dionisosi hartutako, ebatsitako, mila ogerlekoko bat eman zion. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 241. orr.