Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ogasun 1 iz norbaitek dituen ondasunen multzoa.

Ezkontza pertsonen arteko batuketa da; senar-emazteak aske dira euren ogasuna kolokan ez jartzeko.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 72. orr.

Orain artekoak ongi azaltzen digu gai honetan eskubideen desmasiak zerga-kopurua urritu egiten duela eta ogasunak berak ezin duela herritarra kaltetu, bere burua ere kaltetu gabe.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 90. orr.

2 pl ondasunak.

Anarkia feudaleko garaietan printzeak eta lurjabeak pobre samarrak ziren, eta beren menpekoak zigortuz eta krimenetik ere etekinak atereaz handitzen zituzten beren ogasunak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

3 (orobat O larriarekin) Estatu baten edo Euskal Herriko Foru Aldundien ondasun, errenta eta hartzekoen multzoa. ik finantza.

Gizarte Segurantza alde batera utzirik, espainiar ogasunak nazioaren ondasunen %19 baino ez ditu kontrolatzen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 58. orr.

Nafarroako Ogasunarekin kontuak kitatzeko epea maiatzaren 7an hasiko da.  Berria - Ekonomia   2004-04-22

2003ko irailean, Espainiako Ogasunak BEZagatik eta zerga bereziengatik Gasteizkoari ordaindu beharrekotik 32 milioi horiek kendu zituen.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Labur, bi eratako zergak daudela esan daiteke: zuzenekoak, Ogasunari zuzenean ordaintzen zaizkionak, eta zeharkakoak, artekari baten bidez ordaintzen direnak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.

Fakturak behar bezala egitekotan, Ogasunarentzako atxikipena jarri beharra zegoen, eta horretarako lizentzia fiskala atera behar.     «Kuskue tanden», 2004 - 120. orr.

Ogasunak, jada, 75.000 likidazio proposamen egin eta bidali dizkie aitorleei.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Afrikatik ekarritako esklabo beltzen salerosketa sasoiko ogasunaren zutabea zenean, Garat anaia nagusia horren kontra agertu zen sutsu, horri buruz inor gutxi mintzo zen garaian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 318. orr.

Eta nik ehundaka tona zilar emango diet ogasuneko zerbitzariei, errege-gordailura eraman dezaten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 134. orr.

Ogasunak ere laster nozitu zituen kalteak: alde batetik, artisautza-produkzioaren gaineko zergen bilketak behera egin zuen deblauki, [...].  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.

Hogeita hamabost urte zeramatzan administrazioan, eta jendeak madarikatzen duen funtzionario horietako bat zen, metodikoa eta zuzena, "denok gara ogasuna" lelo barregarriaren jarraitzaile sutsua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 153. orr.

Ogasuneko eraikinean urrezko txanponak pilatzen ari ziren sabairaino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 371. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Epailea fiskoaren abokatu zen gehiago egiaren bilatzaile hotz baino, ogasun-kutxako agente, legeen babesle eta ministro baino lehenago.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 60. orr.

Oso bestelako iritzia dauka Ekonomia eta Ogasun Ministerioak.  Berria - Ekonomia   2004-05-30

Herri-min eta giza min elkartasunezkoak eraginda edo Ogasun Sailak hartaratuta den, ez dagokit juzkatzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 91. orr.

Zazpi orri, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan ohi duten babo-hizkera hanpatuan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 34. orr.

Aisialdiaren sirena hotsa entzun bezain laster, Ogasun egoitzaren parean zegoen kafetegira abiatu zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 106. orr.

Zergadunek 25 milioi aurreztu dituztela azaldu du Ogasun zuzendariak.  Berria - Ekonomia   2004-04-02

Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun sailburu Idoia Zenarruzabeitiak atzo jakinarazi zuenez, [...].  Berria - Harian   2005-10-30

«Tratamendu hobea egiten dio seme-alabadun familiei eta adineko aitorleei» Juan Jose Mujika Gipuzkoako Ogasun ahaldunak atzo iragarri zuenez.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Konfiantza falta argudiatu du Ogasun diputatuak Ibarra kargutik kentzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Francisco Iribarren Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren esanetan Nafarroako ekonomia «oso orekatua» da.  Berria - Ekonomia   2004-03-18

Behin «kontuak orekatuta» hitz egiteko prest dagoela azaldu du Espainiako Ogasun idazkariak.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Ogasun Estatu idazkariak.  Berria - Ekonomia   2004-11-18

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ohiko bideez gain, sakelako telefono bidez egiteko aukera eskaintzen du Foru Ogasunak.  Berria - Ekonomia   2004-04-22

Hego Euskal Herriko foru ogasunek 11.655 milioi euro bildu zituen iaz, eta zeharkako zergen pisuak gora egin zuen berriro, «langile arrunten kalterako».  Berria - Ekonomia   2004-09-28

6 Ogasunaren egoitza.

-Ostolazaren emazteak Foru Ogasunean egiten zuen lan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 145. orr.

Gero Ane Lizarazuri deitu zion Ogasun bulegora.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 237. orr.

7 Herri Ogasun Ogasun Publikoa.

Ez da dudarik lotan eta jokoan eman zituela zati handi batean: gauza ziurra da behea jo zuela ondarez, Herri Ogasuneko diru-txartelen "kupoia ebakitzen ez zuelako".  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.

Gainzorra ematen den kasuetan, «gobernuak kontzertazio bidea erabili nahi du Herri Ogasun eta jabeen arteko konponbidea antolatuz» azaldu zuen Marc-Philippe Daubresse Etxebizitza arloko Estatu Idazkariak  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

8 Ogasun Publiko

Ez al litzateke zuzena izango herri honek bertako ogasun publikoa kudeatzeko magistratuak aukeratzea ahalbidetuko lukeen lege bat?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 112. orr.

Alcolean ia aberats guztiek egiten zioten iruzur Ogasun Publikoari, eta ez zituzten lapurtzat hartzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.

Merab Adeishvili atxilotzeko agindua eman zuen atzo Fiskaltzak, ustez ogasun publikoari milioi erdi dolar kendu diolakoan.  Berria - Mundua   2004-02-04

1989an Ogasun Publikoaren aurka 36 delitu egitea eta faltsutasuna egotzi diete.  Berria - Ekonomia   2004-07-02

Ogasun Publikoko egoitzara heltzean, bakoitzak bere bidea jarraitu zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 113. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus