Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
ofiziatu, ofizia(tu), ofiziatzen 1 du ad mezaz mintzatuz, esan, eman.
Eliza ere gainezka zegoen, jaun inkisidorea, dominikoen ordenakoa, meza ofiziatzen hasi zenean. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 432. orr.
· Beauvais-eko elizbarrutian ofiziatu zuen aurrena. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 95. orr.
2 zerbait gisa aritu.
Magrisek ofiziatzen du, Triesten dagoenetan, tertuliaren gidaritza. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.