Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Federazioak ofizializatutako proba da, eta hilaren 24an jokatuko da. Berria - Kirola 2004-10-16
Bisak, nortasun agiriak, zernahi baimenak, ezkontzak ofizializatzeko behar ziren agiriak... eta abar. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 210. orr.
Antzuola eta Aiherra herriek, beren anaitasun edo adixkidetasuna hitzarmen baten bidez ofizializatuko dute, bai Aiherrako herriko etxean eta bai Antzuolako udaletxean. Herria 2004-10-07
Uztailaren azken egunetan deituko da hauteskundeetara, abuztu hasieran zerrendak aurkeztuko dira, eta bukaeran ofizializatuak izango dira. Berria - Kirola 2004-06-26
Bestaren antolatzaileek, horrelako ekimenen bidez eta euskara karrikara ateraz, «hautetsiak euskara ofizializatzera» bultzatu nahi dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-04-25
Atzoko ekitaldiak errektorearen kargua ofizializatu zuen (ez, berez, taldekideena). Berria - Euskal Herria 2004-05-11
Agian hobea irudituko zain tortura, heriotza ofizializatua, zeremonia bat egin eta zementua jartzea heriotzaren inguruan, barroteen itzalean... Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 116. orr.