Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Julianek berehala erreparatu zion taberna barruko giro ofizialistari. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 124. orr.
Senatuko 102 ordezkarietatik, berriz, 61 lortu zituzten alderdi ofizialistek. Berria - Mundua 2006-03-14
Alberto Jordan Hernandez zutabegileak zera dio, [...]: «CNE Hauteskunde Kontseilu Nazionalean ordezkaritza ofizialistak duen konplizitate lotsagarriak Venezuelako Errepublika Bolivartarraren Konstituzioari kolpea ematen lagundu dio Hugo Chavezi». Berria - Mundua 2004-08-18
Hiriburuan, oposizioak eta ofizialistek, ez zuten amore ematen ez zituzten nazioartearen proposamenak aintzat hartu eta krisiak dimisioa eragin zuen. Berria - Harian 2005-03-01
Mailly ofizialistaren izendatzeak ez du inor harritu, are gutxiago Jean Claude Mallet beste hautagaia izan behar zuenak sektore moderatukoak lehiatzeari uko egin ondoren. Berria - Ekonomia 2004-02-08
Borroka armatua eta kale borroka ia hibernazio egoeran daudenez, ezker abertzale ofizialista bide zibilaren saioa egiten ari da dagoeneko de facto. Berria - Euskal Herria 2004-09-04