Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Filmak ikusten ditugunean ez dugu protagonistaren off-a behar, zer ari den pentsatzen jakiteko. Berria - Kultura 2006-02-19
Ez ohiko egoera horretan zuzendariak berak landu duen gizonezko baten off-eko ahotsak proba ezberdinak eginarazten dizkie. Berria - Kultura 2006-03-17
Atal bakoitza off-eko ahots batek aurkezten du. Berria - Kultura 2006-01-10
Otso talde bat basoan ilunpean bilduta agertzen da, eta off-eko ahotsak zera dio: [...]. Berria - Mundua 2004-10-24
Gure Jainkoak ar eta eme egin gintuen, esango zuen off-eko ahotsak, eta pantailak orduan haur biluzi biren argazkiak erakutsiko zituen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 212. orr.
Igerilekura jauzi egiten duten andra-gizonak; gazteleraz ari da off-eko ahotsa. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 167. orr.