Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oeste iz Estatu Batuetako sartaldeko eremua, bereziki idazlan eta filmen kokalekutzat hartua.
Oesteko pelikuletan bezala, denok begira hasi gara ea pistola nork ateratzen duen. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 100. orr.
Halakoak ziren beti Oesteko heroiak, ausartak baina krudelak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 321. orr.
Karabana han behean doa gurpilen kirrinkarekin eta zapartarekin basamortuko hauts eta hareharri artean Oeste alderantz, kolore horiztak eta biolin doinuak horniturik dena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.
· Eta gero bai, koloretako pelikula hasi zen eta han geunden gu, oeste amerikanoko lautada hautseztatuei begira diligentziaren leihotik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 108. orr.