Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Odoluzkiak bi motatakoak izan daitezke: barnekoak edo kanpokoak. Berria - Gaiak 2004-01-24
Beste tratamentu bat ere aholka dezake medikuak odoluzkien garapena geldiarazteko. Berria - Gaiak 2004-01-24
Hilabete batez besterik ez bazen ere, zelai zabalez inguraturik eta udaberria esnatzen hasia zela hain herrixka ederrean atseden hartzea onuragarria zen are odoluzkientzat ere. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.
Batzuetan odoluzki batek edo beste edozerk galarazi egingo digu uzkiko koitoa egitea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 170. orr.
Botikara joan eta odoluzkien kontrako pomada bat erosten du. Berria - Gaiak 2004-01-24
Arkakusoa bezain zirikatzailea, mandeulia bezain nazkagarria, izurdea bezain argia, Akiles bezain heroikoa, odoluzkiak bezain desegokia. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 73. orr.
Gizon bat mahaiaren gaineko aldizkariak nahaspilatzen ari zen, beltzuri, odoluzki gaiztotu baten jabe bezain. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.