Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bihar nire aurrean zintzurra moztuko duela esan dit, nire gainean odolustuko dela. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 136. orr.
Ur berotan sartu bide du hanka, eta zainak ebaki orkatila inguruan; eta odolusten hasi da, eta odolusten jarraitu du azken gogoetak ahotik atera ahala. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 64. orr.
Tiroa bota zuen emakumea eta lurrean odolustu zen gizona agertuko zirela ematen zuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 33. orr.
Zaldirik leunenaren gainean ere, berehala odolustuko zinateke. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 37. orr.
Jangai den piztia edo hegaztia ehizatzen badu israeldarrak nahiz etorkinak, odolustu egingo du eta odola lurrez estaliko. Elizen arteko biblia Lb 17,13
Gezi bat aski da bihotz bat odolustutzeko, baina bi izen behar dira bihotz bat zulatzeko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.
Eta hala gelditu zen eskarnio egin ustea eskarniatua eta odol-isurle ustezkoa odolustua. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 550. orr.
Goizean zakur-zaintzaileak zakurtegira agertu zirenean zakurrik gehienak hilak ziren, odolustuak. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 66. orr.
Zauritua odolustuta hil zen. Berria - Euskal Herria 2004-11-07
Ez dezatela jan odolustu gabeko abererik, ez eta odolik ere. Elizen arteko biblia Eg 15,20
Nafarroa etengabe odolusten ari zen anai arteko liskarrean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 34. orr.
Putzua harrezkero ubide batetik odolustu izan da. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 131. orr.
Doktoregaia aski odolustua zuten banderilleroen ziztadek ordurako. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 155. orr.
Bi tiroak jaurti zituztenean, bada, zerua husten ikusi genuen, hodeiak odolusten. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 139. orr.
«Langileria etengabe odolusten» ari dela salatu du CCOOk. Berria - Ekonomia 2004-02-11
SAk Espainiako Gobernua egin zuen Navalen «odolustearen» erantzule. Berria - Ekonomia 2004-09-23
Artean Forumeko barneko jokoak Bilbo Basket odolustu zuen. Berria - Kirola 2006-01-15
Madrilen Prisa (- %4,5) eta Gamesa (- 2,8) odolustu ziren gehien eta Parisen Alcatel (- %4,3), nahiz lehen hiruhilekoan irabaziak iragarri. Berria - Ekonomia 2004-05-01
Zapaltzen dituzuen harriak bero dira oraino, sartaldean odolusten ari den egunaren oroigarri. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 107. orr.
Ikusirik "euskal eliza odol husten ari zela", girixtino multxo batek berpiztu du Fededunak elkartea. Herria 2002-07-18
Txerri odolustua ematen nian. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 149. orr.
odolustuta hil (7); odolustuta hil zen (3)