Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
odoluri iz odolbildua.
Auzitegiko medikuak odoluriak aipatu ditu, hau da, kolpe baten ondorioz azalaren azpian sortzen diren odolbilduak, gorriak hasieran, urdinak ondoren eta horiak amaieran. Berria - Harian 2005-04-24
Auzitegiko medikuek ez dute zehaztu, ordea, zerk eragin zituen odoluriak. Berria - Harian 2005-04-24
Haatik, salaketa jarri eta bi egun beranduago aurpegian eta besoan «soilik» bi odoluri zituela zehazten du epaiak, «eta eraso fisikoa hain gogorra izan balitz, neskak gorputzean aztarna gehiago izango zituela». Berria - Euskal Herria 2006-01-12