Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inolako nardarik gabe miazkatzen zituen sufritzen zutenen zauri odoltsuak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 42. orr.
Nire ondoan, lurrean, sei gauzatxo odoltsu ari ziren mugitzen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 78. orr.
Niloko ur odoltsuak. Elizen arteko biblia Jkd 11,6 tit
Moritz Cafe-an atera zizkidaten txuleta odoltsua eta entsalada benetan ederrak ziren. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 272. orr.
Arrain haien begi bizien eta zakatz oraindik odoltsuen erdian, arraia handi bat ageri zen, gorrikara, orban ilunez pintarratua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.
Pulpa odoltsu bat eginda utziko zutela. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 40. orr.
· Odoltsu zeuzkan begiak, ufaka sudur-mintzak, dardarka ezpainak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.
Inoiz ez ninduen oporrik utzi, ezta emetasunaren zor odoltsua kitatu behar zuen egunetan ere. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.
-Morboa atsegin zaigun, Lisa, komunikabideetan nagusi ditun berri odoltsuak, irentsi egiten ditinagu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 160. orr.
Ez dute ordea alderdi makabroa galduko, xehetasun odoltsu higuingarrienak ere argi deskribaturik agertzen baitira. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.
Poesia hitz-labur bezain odoltsuak idazten nituen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 203. orr.
Hizkuntza, frantsesa noski; bandera, zuri-gorri-urdina, eta ereserkia, Marsellesa odoltsua. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 55. orr.
Bestaldean kolore odoltsuko oholak zurezko dorreak eraikiz antolatuak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 17. orr.
Courage, iritsiko duk gure eguna, iritsiko duk gure egun odoltsu. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 65. orr.
Bortxatzeko gogo odoltsu leun batek hartu nau atzetik, geldiro, belarrien atzetik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 172. orr.
IRA Probisionalak eta Ofizialak su-etena eman zuten 1972an, Bloody Sunday-n (Igande Odoltsua) britainiarrek eragindako sarraskiaren ondoren herritarren babesa izugarri handitu eta gero. Berria - Harian 2005-07-29
Bi gerra odoltsu, mingarri, eta... alferrik galduak gainera. Txillardegi «Putzu», 1999 - 301. orr.
Nola erantzun behar zaio ekintza odoltsu honi? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 158. orr.
Bezperako atentatu odoltsuaren argazkia. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 182. orr.
Bonba zartatze odoltsuak egin dituzte tokikoek Koweitean. Herria 2003-04-03
Erlijioen arteko gurutzada odoltsuen eta gerla itsusien historia. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 49. orr.
Iraultza odoltsua amaitu zelarik, kemena ondoko hauteskunde borroketara bideratu zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 195. orr.
Doneztebeko arkabuzkada ez zen izan sail luze eta odoltsu baten hastapena baizik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 50. orr.
Araba mairu eta kristauen arteko borroka-leku odoltsua zen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 146. orr.
Araba mairu eta kristauen arteko borroka-leku odoltsua zen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 146. orr.
Mary erregina katolikozalea -Bloody Mary, Maria Odoltsua- igo zen errege-jarlekura. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 52. orr.
Francisco Franco diktadore odoltsua. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 120. orr.
Bilau odoltsu, lizuna! Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 107. orr.
Ez dut hemen bakarrik geratu nahi, Baroi Odoltsua bi aldiz igaro da dagoeneko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 143. orr.
borroka odoltsu (3); gerra odoltsu (6); gertaera odoltsu (3)
baroi odoltsua (3); igande odoltsua (3); odoltsua izan (12); odoltsua izan da (4); odoltsua izan zen (7)
borroka odoltsuak (4); eraso odoltsuak (4); gertaera odoltsuak (3)
gerra odoltsuan (3)
erasoetatik odoltsuena (3); erasorik odoltsuena (3); odoltsuena izan (6)