Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
odolkidetasun iz odolkide izateko nolakotasuna.
Askorentzat snob bat zen, zenbaitentzat odolkidetasunak eta endogamiak ahuldutako sasi-aristokrazia leinu baten azken alea. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 47. orr.
Ate bat irekitzen duan aldiro odolkidetasunaren legearen ondorio ustelen bat kausitzen duk. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.
Badirudi ez dagoela halabeharrez hizkuntza ahaidetasunaren eta herrien arteko odolkidetasunaren arteko erlaziorik izan beharrik. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 271. orr.