Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
odolkara izond odolaren kolorekoa. ik odol 29.
Saski baten ondoan, kandela piztu batek kolorezko kanta zoli bat hedatzen zuen inguru beltz hartan, bitxiloreen orban zuri biziak, dalien gorri odolkara, bioleten urdintasuna, arrosen mami bizidunak agerira azalduz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.
Nakar arrosak, koral odolkarak, perla esne kolorekoak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 153. orr.
Otoitz egin zenuen, zeru odolkarari so, laguntzaren galde. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 12. orr.