Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Odol-jarioa eteteko, amaraun bat jarri nahi zioten; Espinosak pastila batzuekin sendatu zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.
Odolbildu horrek odoljarioari eusten dio, eta behin-behineko partxe gisa hantxe geratzen, harik eta azpiko ehunak osatu arte. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.
Beste modurik ez zen odol-jarioa gerarazteko. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 333. orr.
Hilerokoa izanik, odol-jarioa duen emakumea zazpi egunez geldituko da kutsaturik. Elizen arteko biblia Lb 15,19
Izter masail barrualdeak odol-jarioan hasi zitzaizkidan, ez nituen gorputz giltzadurak sentitu ere egiten. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 75. orr.
Zer egingo zenuke hemen haietako batek garun-odoljarioa edo bihotzekoa izango balu? Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 90. orr.
Aspirinak eta alkoholak mukosa ahultzen dute, eta urdaileko odoljarioarekin edo urdaileko ultzerekin lotzen dira sarritan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 208. orr.
Hernia diskala, neumonia eta urdail-hesteetako odoljarioa. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 112. orr.
Odoljarioa zutenei eta legendunei garbitasuna eta osasuna eman zizkien, larriki zaurituei sendaketa osoa eta, are handiagoa dena, hildakoak bizira itzuli zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.
Legendun eta odoljarioz joak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 451. orr.
Bazen han emakume bat, hamabi urte hartan odol-jarioz zegoena. - 0. orr.
Lagunek zauria lotu zioten Ulisesi, eta arao bat esan zuten odoljario beltza geldiarazteko. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 148. orr.
Junek odol-jario handi bat izan zuen burmuinean, etxeko baratzean lanean ari zela abuztu erdiko bero itogarriko arratsalde batean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.
Odol jario dezentea eragin zidan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 84. orr.
Itsaso Beltzera iritsi ginen gero, Don ibaiari jarraiki, eta Azov hirian sartu ginen, turkoei jaio nintzen urtean hartua, borroka latz odol-jario batez. ik odol 26. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 124. orr.
Ulisesek, alabaina, eztarriaren erdian sartu zion gezia, eta atzeraka erori zen Antinoo; edontzia lurrera joan zitzaion, eta sudurra odoljario hasi. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 165. orr.
odoljarioa izan (5); odoljarioa izan zuen (3)