Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Auzitegiko medikuak odoluriak aipatu ditu, hau da, kolpe baten ondorioz azalaren azpian sortzen diren odolbilduak, gorriak hasieran, urdinak ondoren eta horiak amaieran. Berria - Harian 2005-04-24
Aurkitu zutenean, haren alde askotan azaldu ziren odolbilduaren arrastoak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 44. orr.
Begitartea odolbildu bat eginda zeukaten pertsonak ikusi ditut, eta begi-zuloak hutsik zeuzkan koitadu bat, izugarria, izugarria. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 81. orr.
Martinez de Irujok ere arazoak ditu ezkerreko eskuan, hatz batean odolbildua baitu. Berria - Kirola 2004-02-06
Zuntzez eta zuntz artean harrapaturiko odol-globuluz osaturiko nahasketa bat da ebaki baten gainean eratzen den odolbildua. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.
Konpontze-prozesuaren lehen urratsa odolbildu bat sortzea da, bi helbururekin: lehenik, odol-hodiak itxi eta jarioa gelditzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 31. orr.
Koma egoeran izan zen iheslaria bi egunez, kolpearen ondorioz buruan egin zitzaion odolbilduaren eraginez. Berria - Euskal Herria 2004-06-30
Badirudi hobera egin duela, odolbildu larriena kendu diotelako. Berria - Euskal Herria 2004-06-26
Odolbildu horrek odoljarioari eusten dio, eta behin-behineko partxe gisa hantxe geratzen, harik eta azpiko ehunak osatu arte. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.
Ebakuntza honi esker, burmuinak pairatzen zuen presioa bigundu egin da eta aurreko ebakuntzatik geratu ziren odolbilduak kendu dira. Berria - Mundua 2006-01-07
Odol-zirkulazioan odolbildu bat eratzeak oker handia eragin dezake, hala nola tronbosi koronarioaren kasuan. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.
Ohiko karkaisekin batean, odola eta odolbilduak ere espektoratu zituen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 185. orr.
Odol-lagin bat saio-hodi batean uzten bada, bitan bereiziko da berehala: alde batetik, odolbildu masa gorri ilun bat agertuko da, [...]. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 155. orr.