Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

odolbero (orobat odol-bero; Euskaltzaindiaren Hiztegian biak agertzen dira) 1 izond/iz odola beroa duena, erraz asaldatzen, haserretzen edo berotzen dena.

Hira: izaera eta maila goreneko haserrea, pertsona odolberoentzat eta abagune berezietarako egokia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 143. orr.

Jo ezazue! -zioen oihuka, erasoaldi nagusiaren ordua iritsirik teniente odolbero batek bere soldadu-sailari, "Aurrera, mutilok!" oihukatzeko erabiltzen duen ahots-doinu berberaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 131. orr.

22 urteko gazte odolbero baten balentria.  Berria - Kirola   2004-06-15

Dani bezalako odolberoak nabarmentzen ziren poliziaren kontrako borroka horietan.     «Bizia lo», 2003 - 46. orr.

Eta ni odolberoa naiz, ordea, eta odolbero direnekin baizik ez naiz ondo moldatzen, bai eguneroko bizitzan, bai artean edo pentsamenduan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 105. orr.

Florak ez zidan uzten telebistan boxeorik ikusten, ni baino odolberoago izan arren ikuskizun bortitza iruditzen omen zitzaiolako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 392. orr.

Kontatu dizut odol beroak ginela gu, zu orain zaren modukoak esan nahi dut, eta berotasun horrek eman zigula indarra abentura berri honetan sartzeko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 187. orr.

Izan ere, napolitarra naiz eta, napolitar guztiak bezala, odol-beroa eta suharra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 271. orr.

Mutil baldar bat zen, iluna, herabea eta odol-beroa oso.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

Sobera odol-beroa, sobera esku-arina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 132. orr.

Urrundu liskarretik eta bekatuari ihes egingo diozu, odol-beroak liskarra pizten baitu.  Elizen arteko biblia   Si 28,8

Ez hasi istilutan odol-beroarekin, ez zeharkatu basamortua halakoarekin.  Elizen arteko biblia   Si 8,16

• 2 adlag

Odol bero zegoen guztiz jakin berri zuenagatik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 372. orr.

3 (izen gisa)

Semeordearen odol bero gero eta nabarmenagoari lehenbailehen ihesbide emateagatik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus