Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
odolaldi 1 iz odola burura igotzea. ik odol 30.
Aparrak egiten duen ezkutatze lan sotilak berebiziko zirrara sortzen dizu, odolaldiak lehertzeko zorian jarri dizkizu zainak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 263. orr.
Odolaldi epel bat banatu zitzaion masailetan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 104. orr.
2 haserrealdia.
Ez al zatoz errita egitera zeure seme nagiari, zeinak, odolaldi beroa huts eginik, geroko gerora baitu uzten zure agindu larriaren ezinbesteari erantzutea? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 152. orr.