Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orain dela 2.600 urte, Laso Hermionekok sigma letrarik gabe idaztea deliberatu zuen Oda zentauroei obra, eta baita lana burutu ere. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 45. orr.
Bako Jorace izena (Quintus Horatius Flaccus) Horazio poeta erromatarraren parodia da, haren oda eta epodoetan Bakori buruzko aipamen ugari aurkitzen baita. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 285. orr.
Odak amaitzean hasten da, ordea, ahanztura eta benetako heriotza; hala zioten greziarrek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 377. orr.
Mundua mundu denetik kantatu izan zaizkio maitasunari odak. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 102. orr.
Eta John Keats-ek, Oda urna greko bati delakoan, goragotik jotzen du: "Ederra egia da, egia ederra da". Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 175. orr.
Carduccik oda bat idatzi zion. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 284. orr.
Pozik idatziko nuke tragedia bat, nahiz soneto bat edo oda bat, baina arauak? Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 133. orr.
Odak egiten zituen ilargia bonbilla berezi batekin konparatuz. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 120. orr.
Errezitatu zion ene anaia Mattinek laudoriozko oda bat Villagrandeko dukeari. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 172. orr.
Egon behar izan du geldi, eta gauza asko bertsozkoak direnak, sonetoak, odak zailak dira hor dagoen eduki guztia emateko. Berria - Kultura 2006-01-28
Poesiaren eta pintxoen arteko lotura bitxi eta berritzailea, Pablo Nerudaren Lau Oda Elemental oinarri hartuz. Berria - Kultura 2004-10-08