Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Choderlos de Laclosek (1741-1803), obusa asmatzeaz gainera [...] Harreman arriskutsuak espantigarria izkiriatu ere zuen. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 72. orr.
Metrailadorearen tiro-hotsaren soinu motelduak iratzarri nau, obusen kirrinka urrunekoak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 174. orr.
Tiro-hotsak hasi dira gudu-lerro osoan zehar, metrailadoreak eta fusilak tiroka, obusak eta bonbak jaurtika, eta ni ere tiroka ari naiz. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 144. orr.
Gure artilleriak obus bat edo bi jaurtitzen ditu airera. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 128. orr.
Hirurok ere elkarri itsatsita gaude, nork bere burua bestearenean hondoratuta, obusak gure gainetik erortzen dihardutelarik. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.
Kriminal haiek ez ziren 55 mm.ko obusak lehertzen ziren lezoietan inoiz egon. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 149. orr.
Sei hazbeteko obusak telegrafo bulegoko pareta suntsitu du. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 250. orr.
Obus baten ziztua entzun zen. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 81. orr.
Bost segundo geroago, obusak eztanda egin zuen kanpo aldean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 248. orr.
Hurrengo, obus-hotsak hasi dira. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.
Obus-zulo batean irristatu gara eta hantxe ezkutatuta egon gara puska batean, badaezpada ere, aditu gaituzten egiaztatzeko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.
Gizaseme haietariko asko, gaur egun badakigu, obus-xokak jota geratu zen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 193. orr.
Obus puska batek aurpegia desegin dion eta horrenbestez bizitza osorako emakume bati zirrara eragiteari uko egin dion lagun horri. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 116. orr.
Erresistentziako kideek mortero eta obus andana jaurti zituzten basearen kontra. Berria - Mundua 2004-12-22
Base militarraren kontrako erasoa «misil, obus edo mortero» lehergailuak zartaraziz eragin ahal izan zituztela adierazi zuen Pentagonoak. Berria - Mundua 2004-12-23
Langileen etxebizitzetatik hurbil dagoen AEBetako base militar baten aurka jaurtitako mortero obusak izan dira. Berria - Mundua 2004-11-02
Argi balen eta kalibre txikiko argi obusen lorratzak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 122. orr.