Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

obulu (orobat obulo g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian obulu agertzen da) 1 iz sexu zelula emea, heldua, ernaldua izateko gai dena.

Animalia gorenetan, eta orobat gizakietan, sorkuntzaren unetik dago bizirik organismo berria, hau da, obulua eta esperma batzen direnetik, eta, handitu ahala, gero eta funtzio konplexuagoak hartzen ditu bere gain.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 270. orr.

Espermatozoide nekaezinak tronpetara iritsiko dira, baina han ez dute obulurik aurkituko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.

Hilero-hilero umetokiko paretetan odola pilatuz joaten da, obulua ernalduz gero umetokia haurdunaldirako prestatuta egon dadin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 100. orr.

Hasteko emakumearen obarioak estimulatu behar dira, obuluak sortzeko; gero obuluak erauzi eta ernaldu, enbrioiak sortzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Obulua eta espermatozoidea elkarturik sortzen den zelula batetik garatzen dira gainerako guztiak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 95. orr.

Espermatozoidea obuluan sartutakoan, geruza fin-fin bat sortzen zaio obulu ernalduari.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 26. orr.

Obulua ernaldu ez denez, estrogeno eta progesterona hormonen kopurua jaitsi egiten da, umetokiko paretak [...] ezin dio eutsi eta odola kanporatu egiten da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 45. orr.

Paduretako lokaztiak, espermatozoidez eta obuluz beteta egoten dira ekainean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 25. orr.

Samu-eme helduek hainbat landareren obulu ernaldu berrietan -landarearen hazi bihurtuko diren ale berdeetan- jartzen dituzte euren arrautzak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 151. orr.

Zelularen nukleoan gordetzen den material genetikoa hartu eta obulu bati txertatzen diote.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Erabilitako zenbait obulu ikerketa-taldeko zenbait emakumerenak izan zitezkeela.  Berria - Gaiak   2006-01-31

Bi obuluren geneak nahastu zituzten horretarako, eta espermarik erabili gabe sortu ziren enbrioiak.  Berria - Gaiak   2004-12-28

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zenbait obulu-emaile ordaindu egin zituztela plazaratu zen.  Berria - Gaiak   2006-01-31

Ordu arteko nagusia, berriz, eme bihurtzen da: barrabilak txikiago egiten zaizkio, eta, faloa kanpokoaz barrura bildurik, obulo-habia bihurtzen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 129. orr.

Emakumeak obulu kopuru jakin batekin jaiotzen ziren ustea zalantzan jarri dute AEBetako adituek.  Berria - Gaiak   2004-03-12

Lege berriak enbrioi, obulu eta hazi emaileen erregistro bat sortzea aurreikusi du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ernaldu bako emakume obuluak izan ziren enbrioi horien abiaburua.  Berria - Gaiak   2004-12-18

Untxi obuluak erabiliz zelula amak lortu zituen ja 2003an Txinako Huizhen Sheng zientzialariak.  Berria - Gaiak   2006-01-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emakume obuluak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus