Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
obulazio iz obulutegian obulu bat askatzea, uteroan ernaldua izan ahal dadin.
Zikloaren erdialdera, obulazioa gertatzen da (obulu bat ateratzen da bi obarioetako batetik). Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 46. orr.
Obulaziorik ez badago, ez dago obulurik, eta obulurik ez badago, ez dago haurdunaldirik. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.
Horregatik esaten da pilula anobulatorioa dela; obulazioa galarazten duelako, hain zuzen. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 92. orr.
Emakumeak egingo du gero tratamendua, obulazioa estimulatzeko. Berria - Harian 2005-07-16
Menopausiak emakumearen obulaziorako gaitasuna murrizten du. Berria - Gaiak 2004-06-11
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)