Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Rossetti-ren jarduna, emakumearen aurpegia behin eta berriz amaigabe errepikatzea, ordea, bere maitasun obsesiboaren lekukotasuna da. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 216. orr.
Fobia diot, jarrera politikotik edo ezinikusi hutsetik harago doan gorroto obsesiboa ageri duelako. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 46. orr.
Mikelek baxu lerro bat markatzeari ekin zion, baxu lerro sendoa, obsesiboa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 50. orr.
Musika burrunbatsu eta obsesiboa izango da. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 430. orr.
Aurreko lanaren aldean, labirintoen konplexutasuna zuten, eta taxu obsesibo eta tormentatu bat, berak bizi zuen kinka larriaren adierazgarri inondik ere, modu sinbolikoan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.
Chopin-i dedikatuko zion arratsaldea, urteak zirauen omenaldi pribatu eta obsesiboan. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 21. orr.
Inoiz, pentsamendu obsesiboaren eta larriduraren bidez agertzen da Touretteren sindromea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.
Lan egiteko modu obsesiboa eta tentsioz beterikoa- Freudek ere plazera bilatzearen gainetik ipini zuen errepikatzeko konpultsio obsesiboa. Berria - Kultura 2004-02-11
Neurotiko obsesiboak hain kezkaturik zaudete miresgarri azaldu nahiaz, non aspergarri bilakatzen zareten. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 80. orr.
Ez diot sekula galdetu Sedanori zertan datzan errudun konplexua, baina ziur naiz nire neurosi obsesiboari egotziko liokeela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.
Erlijioa gizateriaren neurosi obsesiboa da. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 41. orr.
Oroitzapen triste hauek dira behin eta berriro burura etortzen zaizkidanak, obsesiboak dira. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 47. orr.
Dislexiari, arreta-faltaren nahasmenduari, nahasmendu obsesibo-konpultsiboei, edo Touretteren sindromeari. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 242. orr.
Joera horiek obsesibo konpultsiboak dira, eta neurotikoa barne gatazkatik babestea omen dute helburua. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 107. orr.
Agian jeloskor zegok; ez al haiz gogoratzen oso jeloskorra eta obsesiboa zela? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 83. orr.
Baina obsesibo samarra bihurtu zen handik gutxira: Maddiren etorkizunarekin itsutu zen, edo, hobeto esanda, etorkizun hori ezagutzeko ezintasunarekin. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 100. orr.
Ikerlari obsesibo baten antzera. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 58. orr.
Obsesiboak bestearekin elkartzeko unean porrot egiten du. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 115. orr.
Pasqualek aukeratu duen Hamlet pertsonaia gizaki obsesiboa da. Berria - Kultura 2006-02-02
Harvey Keitelek polizia ernegatu, urduri, bizi eta obsesiboa antzezten du, atxilotzen dituen trafikatzaileen drogak konfiskatzeaz gain prostitutekin ibili eta kirol apustuetan diru pila galtzen duena. Berria - Harian 2005-09-15