Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikus nezakeen obreroen begi beltzen eta jendarmearen begi urdinen artean niretzat aurreikusten zuten umezurztegiaren argazkia. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 23. orr.
Hurrengoan, heriotza bat, alde batekoa, bestekoa, edo pasaeran gertatutako edonorena -obrero arrunt batena, kasu, edo galiziar kale-garbitzailearena: Bilboko La Merced zubiaren ondoan hau, Tolosa ondoan hura-. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 93. orr.
Hiri honetan denak presaka dabiltza, obreroak, dendariak, senatariak, ikasleak, kazeta saltzaileak, langabeak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 423. orr.
Kristautasun behartua, Aranaren nazionalismo bizkaitarra, sozialismoaren borroka obreroak. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 18. orr.
Laster are gehiago aldaraziko dute, mugimendu obreroak, 1848ko iraultzak, naturalismoak eta, batez ere, alde batetik Michelet-en Le Peupleren mitologia eta politika populistak (Napoleon III, etab.), bestetik zientzietako positibismoa, labur, XIX. mendearen martxa guztiak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 34. orr.