Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

obratu, obra(tu), obratzen 1 du ad egin, gauzatu.

Hark egiten zituenak oro, nik ere, ene moldean, obratu nahi nituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 24. orr.

Obratu behar ziren lanen aurre-planoa ere egina zeukan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.

Ekintza on bat bederen obra dezagun...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 63. orr.

Etxe berria hasten delarik lan asko bada obratzeko, eta hobe beraz, lagunak eta etxekoak etortzen badira eskukaldi baten ematera.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 12. orr.

Nik Jainkoari eskatu desgrazia, Jainkoak berak obratu zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 362. orr.

Ez al dakizu hilketa latza obratu zela Harrondon?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 167. orr.

Hala obratzen da, zizelkariak harrian nola, milioika lagunen pentsaera.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 137. orr.

Orain ikusteko zegoen zer egingo edo eginaraziko zuen, zer mirakulu obratuko zuen hurrondo-makila harekin.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 146. orr.

Orduan miraria obratu zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 201. orr.

San Antoniok obratu zuela predikua entzuten ari zirenen gainera ez zedila eror euririk.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 390. orr.

Gertakari handi bat obratu baitzen bordan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 216. orr.

Batasunak [...] hasieratik bultzatu zuen ideia obratu da: herrietako plataformena.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Urte oso batez lan handia egin ondoan, ELBren xedea obratuko da.  Berria - Ekonomia   2004-11-03

2 obra bihurtu, praktikan jarri.

Nik gaztaroan ikasi eta obratu dudan fede berbera bizi dute egunero.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 44. orr.

Elkartasuna, hitz ederra, ederragoa obratzen delarik.  Herria   2005-01-06

Erraten ahal da Errepublikak ez zuela deus obratu bere arauen, eskola publikoa barne, onarrarazteko: zenbat min ez zuten sortu eskolan euskaraz hitz egiteagatik pairatu gaztiguek?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 83. orr.

Pentsu dut konprenitzen duzula hartu erabaki horiek berehala obratu behar direla.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 156. orr.

Hiru botere badira demokrazian, Montesquieu-k erakutsi zuen bezala: Lege Biltzarreak bozkatzen ditu legeak, agintariek obratzen dituzte, epaileek kondenatzen legez kanpo daudenak.  Herria   2004-02-12

Ez da aski nahi izatea zerbait obratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Sarkozyren bisitatik hona ez dela deus obratu eta De Villepinen bisitatik deus gutxi espero dutela salatu zuten Batera-ko kideek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Bereziki ministro eta predikariak ohartarazten eta bultzatzen zituen apaltasun-egintzak obratzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 690. orr.

Plan hau obratuko litzateke Israelgo Armadak 330 kilometro karratuko lurralde honen zati handienetik alde egin eta gero, Ariel Sharon lehen ministroak berriki iragarritako asmoa gauzatzean.  Berria - Mundua   2004-03-10

Euskal Herri ko departamenduaren obratzea hemengo jendearen beharreri hurbilagotik jarraitzeko.  Herria   2004-03-11

3 kaka egin.

Ohean lotu, eta hor edukiko naitek egunetan eta egunetan, obratzeko ere askatu gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 304. orr.

Kloroformo-usaina; ohean obratu beharrak gaixoarengan sortzen duen histasun herbala; gau amaiezinetan korridorean sentitzen diren jaberik gabeko pauso-hots etengabeen anonimotasuna; gazur-tanten neke etenik gabea; bakardadea...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.

Uzta oparoa, dudarik gabe, munduko behi guztiek obratutakoa eta nire izerdia nahastuz.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

miraria obratu zen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus