Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Komunetako obramenduen zanga-ondoan dago gela itsua, makurtuta ibili behar izaten da bertan. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 69. orr.
Komunerako baimena eskatu nion erizainari, eta obramendurako posturan eseri nintzen, gorputza guztiz konkorturik. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.
Goiz batez, obramenduetarako premiatu zelarik, erizain bati deitu zion komunera eraman zezan, eta erizainak, ohi bezala, komunaren gainean jarri zuen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.
Horretaz ohartu orduko, mando-obramenduen kiratsa hartzen hasi naiz burusiari. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 140. orr.
Kartzeleroa zetorrela sumatzen zuenetan hasten ei zen gainera, ateari atzea emanez kokoriko jarrita, bere obramendua egiten. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 154. orr.
Egunen batean arabiarrek beren obramenduak etxe inguruan bertan ez egiten ikasten baldin badute, egin dezagun kontu, une horretatik aurrera, hogei urteren buruan, bikoiztu eginen dela arabiar populazioa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 158. orr.