Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

obolo iz antzinako Greziako diru zaharra, drakmaren seirena balio zuena.

Hortik dator, hain zuzen ere, grekoen hirietan, justu ukondoak sei arra dituen bezala, drakmak ere, beraiek erabiltzen zuten dirua, brontzez egindako sei txanpon izatea, sei as alegia, beraiek oboloak deitzen dituztenak; eta hogeita lau hatzen antzeratsu, oboloa ere lauko neurritan banatu zuten; batzuek neurri horiei dichalca esaten die eta beste batzuek trichalca.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Pentsatzen zuten, Karpokrates-ek bezala, inor ez dela kartzelatik irtengo azken oboloa ordaindu arte (Lukas 12: 59), eta honako beste bertset honekin limurtu ohi zituzten penitentziagileak: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 142. orr.

"Emaizkiozu hiru obolo", agindu zion esklaboari, "nahitaez atera behar baitio honek mozkina ikasi berri duenari".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 152. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus