Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oboea esku artean hartu eta jo. Berria - Kultura 2004-09-10
Orain, beste aldera ari naiz aldatzen, oso musika-laguntza urriarekin: arrabita, txeloa, oboea edo beharbada fagota. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 84. orr.
Oboe eta pikoloaren arteko joko musikalaren antzekoa. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 96. orr.
Oboe tradizionalak jotzen dituzten taldeak elkartuko dira Santutxun. Berria - Kultura 2004-07-17
Oboerako trataturik goraipatuenak landu dituen Heinz Holliger konposatzailea. Berria - Kultura 2006-03-28
Argiak musika jo ahal baleza, saxo altuaren soinua aterako luke, eta oboearen eztia. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 184. orr.
Oboe-hotsa. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 126. orr.
Oboe doinuak entzun ditugu Euskalduna jauregian, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) egoitzako korridoreetan barrena abiatu orduko. Berria - Kultura 2004-09-10
Tres Vientos hirukote alemaniarrak oboe, klarinete eta fagot kontzertua emango du gaur. Berria - Kultura 2004-04-17
Georginarekin batera beste bost musikari izango dira protagonistak: Xabier Calzada (flauta), Izaskun Etxebeste (biolina), Eduardo Olloki (oboea), Alberto Mielgo (saxofoia) eta Naiara De La Puente (eskusoinua). Berria - Kultura 2004-08-24
Ortzegunean 21etan kontzertu elizan Nicolas Andre (tronpeta) Béatrice Andre (oboea) Jean Claude Francon (organoa) Kanboko harmoniak antolaturik eta lagundurik. Herria 2003-08-07
Lerroa, gizonak eta emakumeak tartekaturik baitzituen, jauregiko harresiraino luzatzen zen, eta zazpi danbor-jotzailek eta zazpi oboe-jotzailek doinu bera joaz nahiko lan zuten lerroa osorik hartzeko. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 98. orr.
Mikel Markezek kontrakoa egingo du: gitarra zorrotik atera, Cesar Zapirain oboe jolea lagun duela, eta Loperekin batera bere kantautore lana erakutsiko du leku ezberdin eta xelebreetan. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 80. orr.
Egokiena, beraz, oboe jotzaileen kopurua murriztea izango litzateke. Berria - Kultura 2006-02-24
Herbie Hancock ere izango da Jazzaldian, eta baita Yusef Lateef oboe eta fagot jotzailea ere. Berria - Kultura 2006-05-03