Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

objekzio (orobat objekzione g.er. eta objezio g.er.) 1 iz kontrako argudioa.

Hori ez da objekzio bat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 49. orr.

Objekziorik ez daukat.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 89. orr.

Objezioren bat al duzu?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 55. orr.

Zein objekzio jartzen diote Itun Zaharrari?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 210. orr.

Ahozko onespena eman zion Inozentzio III.a Aita santu handiak [...] ez objekzioak jarri gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Amonak, ordea, objekzio guztiak ezeztatzen zituen hartutako erabakian fede osoa duen baten konbentzimendu pitzadurarik gabeaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 156. orr.

Objekzio hauek baztertu behar dira: izan ere, egia bada badela dimentsio bat ez dagokiona ez logikari ez hizkuntzalaritzari, bera ez da, hala ere, berrezarritako transzendentzia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 131. orr.

Hori zen objekzioaren xedea eta asmoa, hitz berberokin aurkeztu ez bazen ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.

Hemen berriro inferentzia kausalen aurkako Humeren objekzioa agertzen zaigu, eta hori ez bada gainditzen ezin da aurrera jo.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 116. orr.

Pentsa itzazue, beraz, ezein aurkakori ere bururatu ez zaizkion objekzioak, eta armak mailegatu iezazkiezue eta berak desira dezakeen leku egokiena utz iezaiezue.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 264. orr.

Objekzioa ez da batere sendoa, esan baitut familia Estatu txiki bat dela.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 126. orr.

Epaiketan etengabekoak izan dira aurrera segitzeko eragozpenak, eta defentsako abokatuen objekzioak.  Berria - Mundua   2004-09-16

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Badira objekzio handiak, hala ere, entzumenaren erresonantzia-teoriaren aurka.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 115. orr.

Bada objekzio funtsezkoago bat ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 100. orr.

Ezin da arrunki onartutako eragin fisikoaren aurkako ezein objekzio dogmatikorik egin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 172. orr.

Zientifikoarentzat hori da objekziorik larriena: "nazioa" ez da ikerketa psiko edo etnologikoaren objektu bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 254. orr.

Baina benetako objekzioa, horien atzetik, doktrinala zen izatez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

3 kontzientzia objekzioa.

Torturen argazkien eskandalua baino bost aste lehenago objekziorako eskaera egin zuen, eta lehenago torturak salatu.  Berria - Mundua   2004-05-28

4 kontzientzia-objekzio kontzientzia-eragozpena.

Alde batetik auzapez batzu altxatu dira horren kontra, bereziki Partidu Popularreko eskuinekoak, Auzapezek kontzientzia objekzioaren izenean ezkontra mota horren errefusatzea galdatua izanen zaielarik.  Herria   2005-06-16

Epaiketan semeari ez diote bere buruaren defentsa egiten utzi eta kontzientzia objekziorako eskaera ez dute kontuan izan.  Berria - Mundua   2004-05-28

5 objekzio fiskal

Armagintzaren kontra objekzio fiskala egiteko deia zabaldu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Errenta aitorpenak egiteko epeak irekitzear diren honetan, hainbat eragilek objekzio fiskala egitearen aldeko mezua zabaldu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Objekzio fiskalaren aldeko deiak, gainera, hainbat pertsona ezagunen babesa izan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

6 objekzioa egin

Hala nola, I. Parteko 3. galdeari objekzioa egiten dioenak erranez gorputzera etorri aitzin arima bizi dela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 58. orr.

Eta zein ongi gogoratzen dudan, halaber, amak orduan egin zion objekzionea: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 37. orr.

· Objekzio hau egingo dit: "gure zoritxarrak unibertsoaren perfekzioa osatzen badu, zerbaiten faltan aurkituko zen perfekzio hau denok betiko zoriontsu izango bagina”.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 162. orr.

Jakitun batek, duela zenbait urte, garrantzi handiko objekzio bat egin zidan, ongi kontsideratzekoa, bera ezerezteko guk emaniko erantzunak bezala.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 44. orr.

Egileak hemen, behin betiko, beste homonimo askori buruz ere berdin egin litekeen objekzioari erantzun nahi dio.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 240. orr.

Arazo hauei begira egitenn duzuen ziurtasun-ezaren objekzioari hasteko galdekizun hau kontrajar dakioke, [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 187. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako objekzio (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus