Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kubistek egin zituzten lehenengo deskonposaketak ere beren modeloen "objektutasuna" hobeto adierazten zutelakoan egin zituzten horrela. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 268. orr.
Konbentzio horiek alde batera utzi beharko lirateke beharbada, eta "objektutasuna" deitzen diogun kategoria primarioa bera ere bai. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 205. orr.
Etxeko gauza txiki guztiak [...] jirabiraka erabiltzen zituen eskuetan behin eta berriz, hurbil edukiz lehenbizi, besoaren luzerak ematen ziona urrunduz hurrena, haien itxura aldakorrak objektutasun bakar batean sintetizatu eta hartaz jabetu nahian. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 136. orr.
Objektutasuna eta objektibitatea munduaren pentsatzearen eta begiestearen gure formek sortzen dutela Kanten ondorengo Filosofia gehienen aurresuposizioa da, aurresuposizio eztabaidagarria den arren, eta hainbat modutan eraldatua izan den arren. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 12. orr.