Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bada modurik objektiboki jakiteko zein den hogeita batgarren mendeko Euskal Herriari dagokion formula politikorik egokiena? Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 63. orr.
Objetiboki ikusita, bakarrik dagoen emakume bat naiz. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 262. orr.
Objektiboki asko gustatzen zitzaion: esku fin eta trebeak zeuzkan, ahots lakarra eta elkarrizketa azkarra, matrailezur germanikoa; eta hala ere ez zegoen Karlekin maitemindurik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 49. orr.
Ordena moral objektibo bat, berezko bat, badago, beraz, unibertsoan [...] eta gizakiak hura bereganatu behar du objektiboki zuzen bizitzeko. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 50. orr.
Gogoratzen ez nuen arren, banekien testua zehatza zela, zuzena, neurtua eta -horrek bai, ez zuen zalantzarik- Eugeniarengan eragin objektiboki izugarria izan zuela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 186. orr.
Eginak gaude norma objektiboki baliodunak eratzera, printzipio zientifikoetatik erakarriak, eta behaketaren bitartez edo eraketa matematiko-deduktibo luzeen bitartez emanak. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 30. orr.
Ezagutza bat, beraz, objektiboki filosofikoa izan daiteke eta historikoki, hala ere, subjektiboa, hasberri gehienetan eta inoiz eskolatik at begiratzen ez duten eta bizitza osoa hasberri irauten dutenengan gertatzen den legez. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 279. orr.
Nekez bila daiteke horien artean, ordea, gure jarduna objektiboki gidatuko duen azken Arrazoirik (funtsatzearen zentzuan). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 207. orr.
Lucy arriskuan dago, objektiboki. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 183. orr.